Zeren inguruan eman dezaket iritzia?

Lehen fasea eta gero, 4 gaien gainean ekarpenak egiteko aukera egonda eta gero (parke publikoa, kirol instalakuntzak, klubak eta erabilera berriak)*, bai partaidetza ekitaldietan zein online egindako galdetegietan detektatutako behar eta aukera guztiak xehetasunez ikertu ditugu. Modu garbiago batez aurre egin diezaiegun 10 espaziotan antolatu ditugu.

Ibaiertzeko parkea

Perimetroa, sarrerak eta aparkalekua

Tenis zelaiak

Kanpo padela, Herri Kirolak eta sarrerak

Atletismoa, rugbya, hockeya eta erabilera anitzak

Frontoien eraikina

Futbol zelaia

Eraikin nagusia

Kanpo igerilekuak

Bolue futbol zelaiak

 

Espazio bakoitzerako 4tik 6rako diseinu burutu dira, detektatutako demandei erantzuten dietenak.

 

Nola parte hartu?

6 pausu besterik ez dira:

1 Mapan nabigatu proposamen guztiak ikusteko.

2 Iritzia eman nahiko zenuken espazioaren gainean klika ezazu eta komentatu nahi duzun soluzioaren proposamena sailkatu. Mapan ere zuzenean soluzioa sailka dezakezu. 

3  Hautatutako gaiaren gainean zure iritzia eman. "Gustuko dut" kilka dezakezu benetan zure beharrak asetzen dituela uste baduzu. Gainera, iruzkin bat idatz dezakezu soluzioa zehazteko edo honen inguruko edozein aspektu zehazteko. Iruzkin guztiak kontuan izango dira ko-sortze prozesua aberasteko.

4 Gai eta soluzio zehatz batean parte hartu eta gero ere gainontzeko espazioetako beste proposamenetan ere parte har dezakezu.

5 Beste partaideek egindako iruzkin guztiak komentatu edo bozkatu ahal izango dituzu.

6 Senitarteko eta lagunekin partekatu. Fadurako parke berriaren diseinuan gero eta jende gehiagok parte hartu, gero eta emaitza hobeagoa lortuko da! 

 

Noiz parte hartu dezaket?

Bigarren ziklo honetan Abuztuak 6tik Irailak 20rako tartean parte hartu dezakezu, momentuz; tarte honetan ere ko-sortze partaidetza saio bat ere burutuko da. Anima zaitez saiora etortzeko, hemen inskriba zaitezke (leku murriztuak).

Fase hau eta gero (urritik azarora) emaitzak ezagutu ditzakezu eta prozesua ebaluatu ahal izango duzu.

 

Zer gertatuko da nire partaidetza ekarpenekin?

Ekarpen guztiak kontuan izango dira diseinu proposamena egiteko orduan, eta proposamen hau Irailak 20an aurkeztuko da Fadurako sarreran eta zehaztua izango da egun berean 19:00tan Fadurako ekitaldi gelan burutuko den partaidetza saioan. Eman ezazu izena hemen (leku murriztuak): izena ematea hemen.

 

Nire datuak utzi behar ahal ditut?

Ez da beharrezkoa, baina zure buruzko gauza batzuk jakin nahiko genituzke, zu bezalako profil berdineko pertsonen iritziak jakin ahal izateko:

Izena, baina ez da beharrezo nahi ez baduzu, alias bat ere jarri dezakezu.

E-posta, harremanetan jarraitu dezagun Fadurako parke berriaren diseinuaren hurrengo faseetan. Lasai egon ez zaitugu email ugarirekin aspertuko, bakarrik idatziko dizugu zuretzako eta Fadurarentzako interesgarria izanez gero.

 

Zenbat irauten du?

Denbora komentatu nahi dituzun gaien araberakoa izango da baina, denbora laburrean (10 minutu gehienez) Fadura Kirol Parkearen elkarlaneko diseinuak aurrera nola egiten duen ikusi ahal izango duzu.

 

 

 

 

 Hasi parte hartzen!

 

 

 

(*) Lehen fasean aritutako gaiak

Parkea

thinkingFadura testuinguruan, parkea herritargo guztiaren erabilera eta gozamenerako zabalik egongo den eremuari deritzogu. Espazio irekiak barneratzen ditu, aisialdirako eremuak, ibaiertzeko pasioa, aparkalekuak eta ostalaritza eremua.

Kirol instalakuntzak

Fadurako kirol instalakuntzek abonatu eta erabiltzaileentzako zerbitzu espezifikoa eskaintzen jarraituko dute; hauetarako sarrera mugatua izango da. Instalakuntza hauek hurrengoak dira: igerilekuak, tenis zelaiak, padel pistak, futbol zelaiak, atletismo pista, belodromoa, saskibaloi zelaia, belar artifizialeko kirol-anitzeko zelaia, frontoiak, erabilera anitzeko aretoak, kirol-anitzeko aretoak, gimnasioak, fitnes gelak, osasun eta estetika zerbitzua, aisialdi eremua eta liburutegia. 

Klubak

Getxo Kirolak beste asoziazioekin eta kirol klubekin batera elkar-kudeatzen ditu espazioak. Espazio hauek hurrengoak dira: rugby eta hockey zelaiak, belodromoa, atletismo pista, tenis zelaiak eta padel pistak, rokodromoa, futbol zelaiak, frontoiak, kirol pabilioiak edo herri-kirol kantxa besteak-beste.

Erabilera berriak

Fadurako Kirol Parke berriak espazio publikoaren erabilera berriak bultzatu nahi ditu, bai aisialdiaren eta kirolare esparruetan zein ingurugiroaren zaintzan, enpleguaren sorkuntzan eta geure osasuna hobetzeko soluzio inobadore berrien garapenean.

Itzuli