NORTZUK GARA?

 

BerPentxatu Otxar Otxarkoaga auzoaren inguruko P[auzoa] eta Active Frontage proiektuen baitan gauzatzen da, BAI+D+i programaren barruan dagoelarik beti ere. Aipatutako bi proiektuek azterlan eremua konpartitzen dute, hau da, Otxarkoagako auzoa, eta ezaugarri komun batzuk dituzte.

 

- P[auzoa]

 

Ideia langileen etxeetan hain arruntak diren fatxadak itsuak, behe solairuetako lokalak eta hauen gertuko espazio publikoak ikertzea da, gerora zerbitzu berriak eta egunerokoa hobetzen duten elementuak baimentzen dituzten soluzio ezberdinak lortzeko, bai Otxarkoagako auzokideen esparru pribatuan zein esparru publikoan.

Ikerketa hau benetako behar sozialetatik haziko da. Honen bitartez hirigintza eta arkitektura soluzio konkretuak landuko dira.

Jasotako konklusioak agente ezberdinen arteko (auzokide, arkitektura ikasle...)  ikerketa kolaboratiboetarako pautak adieraziko dituzte, mikro-hirigintzaren bitartez soluzio konkretuak ekarriko dituztenak, baliabide material gutxi eskatzen dituzten jarduerak proposatuz.

Prozesua proposamen tekniko batzuekin amaituko da, zeinak aurreko ikerketan oinarrituak izango diren. Hauek, ekonomikoki neurtuta, auzoarentzako soluzio posibleak eskainizko dituzte. Ideia proposamenak Otxarkoagako beste antzerako errealitateetan errepikatzea litzateke.

HiritikAt kooperatibak zuzentzen du P[auzoa] proiektua. 

       

 

 

ActFrontage

Gure auzoak ongizate eta garapen indibidualerako ezinbesteko aliatuak dira. Horregatik, auzoentzako diseinu gidalerro aktiboak diseinatu behar dira, ingurune eraikia eraldatzeko helburuaz, ongizatea eta garapen intelektual, sozial eta ekonomiko indibidualak, familiarrak eta auzokideenak sustatzeko.

Gelditasun fisikoa edo dieta osasugaitza ez dira bizi itxaropenaren eragile bakarrak. Arkitekturak eta hiri diseinuaren estrategiek mugimendu fisikoa, mentala eta auzokideen garapen osasugarri bat ere bultza dezakete. Horren ondorioz, proiektu honen oinarrizko helburua kalearen ikuspuntutik eta ingurune zein bertan bizitzen diren pertsonen ikuspuntutik hiri-ingurunea ikertzea da.

Miriam Varela Alonso-k zuzentzen du ActFrontage proiektua. 

 

 

Lankidetza honetan ondorengo eragileek ere hartu dute parte:

 

Lankidetza honen babeslea: