PARTE-HARTZE PROZESUA
Parte-hartze prozesuaren helburu eta metodologia
Otxarkoagako bizilagunen beharrak detekta eta analizatu dira galdetegi digitalen bidez. Galdetegi hauek galdera zehatzak biltzen dituzte eta erantzunak geolokalizatzeko aukera ematen dute. Horrez gain, partehartzaileek auzoan ikusten eta atzematen dituzten aukerak jasotzeko aukera ematen dute. Parte-hartze prozesua zehatza da eta kalitatezko prozesu esperimental eta erreplikagarri bat bezela diseinaturik dago. Ez du publizitaterik ezta denbora epe luzeen beharrik, eta ez du bizilagunengan itxaropenik sortu nahi ezta hauentzako esfortzu bat izaterik gura. |
Parte-hartzeko baliatutako kanalak
Bi parte-hartze bide jarri dira eskuragarri. Batetik, parte-hartze plataforma bat sortu da www.repensarotxar.eus webgunean, bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere, edozein gailutatik bisitatu daitekeena. Webgune hau 2019ko urrian argitaratu zen eta abendurarte egon zen irekita, beraz, 3 hilabetez parte hartzeko aukera egon da. Bestetik, eremu-ikerketa bat egin da kalean bertan, sakon landutako elkarrizketekin. Webgunean eskegitako galdetegiko galdera berak egin zaizkie parte hartu duten pertsonei eta gai garrantzitsuenetan sakondu da. Elkarrizketa hauen helburua eragile gehiagorengana eta anitzagoengana iristea izan da, informazio osoago eta adierazgarriago bat lortzeko. |
AZTERLAN SOZIO-URBANISTIKO ETA PARTE-HARTZAILEA
Hauek dira diagnosi parte-hartzailean bilduriko puntuen mapa batzuk.
Erabilerarik gabeko zein gune hauteman duzu ?
Non kokatuko zenituzke espazio publiko berriak ?
Jaitsi daitezkeen dokumentuak